Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Albisteak eta agenda
2025·11·17
Zebrabide berriak kiroldegian eta EPAKen eraisketa lanak
Batzar irekian jakinarazi genuen bezala, aldaketak datoz kiroldegiaren eta EPAK fabrikaren eremuan. Jakinarazten dizuegu, alde batetik, zebrabide berriak egingo direla eremu horretan eta, bestetik, EPAK fabrika abandonatua eraitsiko dela. Bi zebrabide berri egingo dira kiroldegiko biribilgunearen alde banatan. Zebrabide goratuak eta argiztatuak izango dira, eta horiekin lortu nahi dena da kiroldegiko berdegunerako irisgarritasuna bermatzea eta, aldi berean, ibilgailuen abiadura geldotzea. Lanak azaroaren bigarren hamabostaldian egingo dira. Lanak egin bitartean arretaz gidatzea eta ibiltzea eskatzen dugu.
2025·11·17
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna: horma irudi kolektiboa azaroaren 25ean
Azaroaren 25ean, 15:00etatik aurrera, horma irudi kolektiboa egingo da, udalerko erabilera anitzeko gelan. Ikaztegietako Emakumen Taldeak antolatzen du.
2025·11·13
Ipuin kontaketa liburutegian, azaroaren 21ean
Azaroaren 21ean, 7 urte arteko haurrentzat, ipuin-kontalaria egongo da liburutegian. 17:30etan izango da.
2025·11·13
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna. Cromlech antzerkia. Azaroak 21, 19:00.
Hiru emakume, ama eta bi alabak, aitaren heriotzaren ondoren elkartzean izandako elkarrizketa sakon batean kokatzen da antzezlana. Elkarrizketa horren ondoren ezer ez da berdina izango. Antzezpena aurrera joan ahala familia barruko sekretuak agertzen joango dira eta honek euren artean gaizki ulertu, harridura eta erruduntasuna sortuko badu ere, ziur ikusleari barre algarak sortaraziko dizkiola.
2025·11·13
Gaur egun, genero-desberdintasun ugari daude, baina badago sekretu handi bat: Berdintasunaren Altxorra. Zuen lana altxor hori aurkitzea eta irekitzea da! Horretarako, erronkak gainditu eta berdintasuna eta errespetua zer diren ikasi beharko duzue. Erronka bakoitzak altxorrera gehiago hurbilduko zaituzte. Behin irekitzen duzuenean, mundua bidezkoagoa eta politagoa izango da guztiontzat. Zuen esku dago mundua toki hobea bihurtzea!
Galdeketa publikoa
2025·09·24

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera, BAZTERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN IKAZTEGIETAKO PERTSONENTZAKO TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZAK arautzen dituen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Irailaren 25etik urriaren14ra.
INFORMAZIO OSOA:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak












