Leku interesgarriak
Leku interesgarriak
KUTURRUN ATSEDEN LEKUA
Ikaztegietako udalerrian kokaturiko lurzati bat da, gaur egun “Kutturru” izenarekin ezagutzen duguna, baina garai bateko “Cotorro” izeneko baserri baten inguruan kokaturikoak.
Lurzati hauek Tolosako Santa Casa de Misericordiaren jabegokoak ziren, zeinak Ikaztegietako Joaquin María de Osinalde Jaunaren herentzia bidez eskuratu zituen 1914ko uztailaren 11n.
1990. urtean azken egur aprobetxamendua lortu zen, bertan zegoen insignis pinuaren mozketa ondoren; 1991. urtea geroztik erabilera eta aprobetxamendua Tolosako Udalaren esku zegoen, bertako Alkatea Tolosako Iurramendi Zahar Egoitza Udal Fundazio Publikoko lehendakaria izanagatik.
Azken urte hauetan lursailen utzikeria nabarmena zen eta inguru naturala erabat ahultzen zuen ez baitzen inolako garbiketa eta mantenimendu lanik egiten.
Ikaztegietako Udalak atseden leku bat proiektatu eta zona birlandatu eta berreskuratzeko apostua egin zuen; azkenik 2000. urtean lursailen jabetza lortu zuen.
2002. urtea geroztik garbiketa eta birlandaketa lanak egin dira, eta datozen urteetan lanak jarraituko dute gainera, bertako basoa berrindartu arte.
Sarbidea:
Atseden lekura Ikaztegietako udalerritik sartzen da, “Kutturru” izeneko industrialde berria pasa eta eskubira dagoen lehenengo bidea hartuta, Tolosaldeako ur depuradorara eramango duen bide berdina da. Aldi berean Legorretako herritik ere sar daiteke, Koate Auzora doan bidea hartuz Mujuri baserrirainoko bidea jarraituz, eta baserrira iritsi baino lehen, jeisten den bidea hartuz
Ezaugarriak:
Atseden lekua bi zatitan banantzen da, lehen adierazi bezala, Ikaztegietatik abiatzen den bidea jarraituta, horietako batera iristen da. Bestera berriz, autoz, Legorretatik iritsi daiteke. Dena den, zonalde batetik bestera, oinez joateko aukera ere badago, ibilaldi polit bat eginez.
Guneak lau baxoska ditu eta guztira ia 4000 landare landatu dira, denak bertako hazi bidez: haritzak, pagoak, gaztainak, gereziak, astigarrak, eta lizarrak; landare bidez osaturiko soinuaren langa bat ere eraiki da, autobiak sortzen dituen soinuak ekiditeko asmoz, nahiz eta benetan eraginkorra izateko denboraldi bat pasa behar izan, landareak hazkunde geldokoak baitira. Azken urteetan aulki, mahai eta bi iturri ere jarri dira, ur edangarria dago bertan, Legorretako herritik hornitzen dena hain zuzen ere. Aldi berean, atsegen guneko sarbidea hobetu egin da, horretarako 500 metroko bide berri bat eginez. Guztia posible izan da erakunde ezberdinen laguntzari esker: Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Kontseilaritza hain zuzen ere.
Nahiz eta hedadura txikiko herria izan, Ikaztegietak azkenik badu herrian bertan denon eskura dagoen berdegune publiko bat. Jakin dezagun beraz gozatzen! Denek izango zarete ongi etorriak, bertako eta kanpoko!