Kokapena
Kokapena
Ikaztegieta Gipuzkoako ekialdean kokatua dago, Tolosaldea eskualdean, baina Goierri bukatu eta mugan dagoen lehenengo herria denez, Goierrirekin ere badu harreman estua. Honako herri hauekin egiten du muga: Alegia, Tolosako Aldaba auzoa, Orendain eta Legorreta.
Oria ibaia bertatik igarotzen da. Aralar muino eta Aizkorriko mendien iparraldean dago.
Udalerrira iristeko Gi-2131 zeharkatu daiteke Vitoria-Gazteiz / Donostia-San Sebastian norabidean; A-15 errepidea Pamplona-Iruña/ Donostia-San Sebastian norabidean, eta A-8 autobidea Bilbao-Bilbo / Donostia-San Sebastian norabidean.
2 km karratuko azalera du, itsasotik 110 metroko altueran kokatua dago eta 389 biztanle ditu.
Herritik ondoko herrietara errepidez joateko tarteak:
- Tolosara: 7 kilometro
- Donostiara: 35 kilometro
- Ordiziara: 8 kilometro