Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Albisteak eta agenda

2025·04·11

"Ikaztegieta jolasean", Aste Santuko eskaintza berezia haurrentzat

Haurrak badituzu eta opor egunetan herrian egongo bazarete, hona elkartzeko aukera! Apirilaren 15ean, 22an eta 24an eskaintza berezia egongo da, kartelean jartzen duen orduetan. Izena emateko idatzi mezu bat 747 47 28 30 zenbakira edo hezitzaileikaztegieta@gmail.com helbidera. Saioak dohainik izango dira.

KZguneko apirileko bisita

2025·04·08

KZguneko apirileko bisita

Apirilaren 16an etorriko da KZ Guneko arduradunda, 9:00etatik 10:45etara. Hitzordua eskatu behar da www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua web orrian edo 945062555 telefonora deituz.

Ikaztegietako IX. Euskal Azoka

2025·03·24

Ikaztegietako IX. Euskal Azoka

Azken urteetako ohitura jarraituz, Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatu du. Apirilaren 5ean, larunbata, izango da 10:00etatik 14:00etara eta postu ezberdinek osatuko dute azokako eskaintza zabala: baserriko produktuak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste. Honez gain, musika, dantza eta tailer ezberdinak ere izango dira. Dena den, festa ez da goizean amaituko. Azokari bazkari batekin emango diogu jarraipena eta egunari kantu-bazkari batekin emango diogu segida.

Sukaldari bila Ikaztegietako Ostatuan

2025·03·19

Sukaldari bila Ikaztegietako Ostatuan

Ikaztegietako Ostatuan lan egiteko sukaldari bila gabiltza. Interesatuta bazaude, jarri harremanetan Ostatuarekin edo Udalarekin. Lan bila dabilen norbait ezagutzen baduzu, berriz, bidali iezaiozu iragarkia!

Elikagai bankua arriskuan

2025·03·18

Elikagai bankua arriskuan

Badira urte batzuk herrian elikagai bankuko zerbitzua ematen dena, beharra dutenei hilean behin elikagaiak eskainiz. Beste herrietan bezalaxe, banaketak bolondres bidez funtzionatu izan du; ez baita hau udalaren konpetentzia. Hala ere, udal langileak dira janaria herrira ekartzen dutenak. Bolondresik gabe aurkitzen gara orain eta elikagaien banaketa arriskuan dago. Hilean lehenengo ostiraletan izaten da, goizez, eta ordu bete inguru irauten du. Egoera hau izanik, eta posible izango bazenu, udaletxean izena ematea gonbidatzen zaitugu. Komunitateari ekarpen bat egiteak herria eta gure bizitza aberasten du.

Galdeketa publikoa

Igogailuak eta komunikazio bertikaleko beste elementu batzuk instalatzeko dirulaguntzak emateko udal araudiaren galdeketa publikoa

2024·11·28


Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera, IGOGAILUAK ETA KOMUNIKAZIO BERTIKALEKO BESTE ELEMENTU BATZUK INSTALATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO  arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Azaroaren 29tik abenduaren 15era.

 

INFORMAZIO OSOA:

Tolosaldeko emakumeen etxea

Ikaztegietako Ataria

Nabigatu euskaraz

Banerrak

Goierriko hitza Goimen Herritarrekin martxan euskadi.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus