Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Albisteak eta agenda

Europar Parlamenturako Hauteskundeak: hautesle zerrenda

2024·04·19

Europar Parlamenturako Hauteskundeak: hautesle zerrenda

2024ko ekainaren 9ko Europar Parlamenturako Hauteskundeetarako hautesle zerrendak ikusgai daude.

Herriko festetarako boluntarioak behar dira

2024·04·17

Herriko festetarako boluntarioak behar dira

Herriko festak gogoz eta ilusioz hartzen ditugu urtero, eta hala izaten jarrai dezan lanak denon artean banatzea dagokigu, gutxi batzuk lan guztiak egiteko ibili beharrik gabe. Oraindik arduradunik ez duten lantxo batzuk gelditzen dira, eta lan horien ardura hartzeko gonbidapena egiten dizugu. Esku bat botatzeko prest?

Jubilatuentzako irteera maiatzaren 31n

2024·04·17

Jubilatuentzako irteera maiatzaren 31n

Maiatzaren 31rako irteera bat antolatu dugu herriko jubilatuentzat*. Urdaibaira joango gara goiza pasatzera, elkarrekin bazkalduko dugu Muruetan eta, Gernikan arratsalde pasa egin ondoren, Ikaztegietara etorriko gara bueltan.

Errenta aitorpena euskaraz!

2024·04·08

Errenta aitorpena euskaraz!

2023an ikaztegietarren %38,89ak egin zuen errenta aitorpena euskaraz. Internet bidez, telefonoz, banketxean edo aholkularitzan, aurten ere egin errenta aitorpena EUSKARAZ!

Udarako ludoteka 2024

2024·04·08

Udarako ludoteka 2024

Ikaztegietako udalak 2024ko udaran udaleku irekiak martxan jartzeko asmoa du 2012-2022 urteen artean jaiotako haurrentzat. Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 30a bitarte iraungo du. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta aurreko urteetan bezala 60€ umeko kostua izango du. Gutxieneko soldataren azpiko diru-sarrrera dutenek 30€ ordainduko dute. Interesa baduzue jakinarazi maiatzaren 24a bitarte udaletxean edo 943653329 zenbakian.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautuko duen Udal Ordenantzaren galdeketa publikoa


 

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Otsailaren 1etik otsailaren 28ra.

 

 

Tolosaldeko emakumeen etxea

Ikaztegietako Ataria

Nabigatu euskaraz

Banerrak

Goierriko hitza Goimen Herritarrekin martxan euskadi.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus