Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Albisteak eta agenda

Errenta aitorpena euskaraz!

2024·04·08

Errenta aitorpena euskaraz!

2023an ikaztegietarren %38,89ak egin zuen errenta aitorpena euskaraz. Internet bidez, telefonoz, banketxean edo aholkularitzan, aurten ere egin errenta aitorpena EUSKARAZ!

Udarako ludoteka 2024

2024·04·08

Udarako ludoteka 2024

Ikaztegietako udalak 2024ko udaran udaleku irekiak martxan jartzeko asmoa du 2012-2022 urteen artean jaiotako haurrentzat. Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 30a bitarte iraungo du. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta aurreko urteetan bezala 60€ umeko kostua izango du. Gutxieneko soldataren azpiko diru-sarrrera dutenek 30€ ordainduko dute. Interesa baduzue jakinarazi maiatzaren 24a bitarte udaletxean edo 943653329 zenbakian.

2024·04·08

"Ziklikoki bizi" tailerrak Askaziren eskutik

Jaione Guisasola da Askaziren atzean dagoen hezitzaile menstruala, eta Ikaztegietara gonbidatu dugu tailer batzuk eskain diezazkigun. EGUNAK: Apirilak 19, maiatzak 3, 10 eta 24 ORDUA: 18:00-20:00 LEKUA: Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan Izena eman gabe bertaratu zaitezke, baina antolaketa lanak errazteko udaletxean izena ematea eskertuko genuke. Telefono zenbaki honetara deituta: 943 65 33 29; edo hona Whatsapp edo Telegram mezu bat bidalita: 688 635 775. *Tailerrak gaztelaniara itzultzeko xuxurlaria behar baduzu, jakinarazi iezaguzu aurretik, mesedez. Animatu eta zatoz zure amarekin, alabarekin, amonarekin, lagunekin...

Martxoak 3: Lilatoia

2024·02·27

Martxoak 3: Lilatoia

Martxoko lehenengo asteburua ere bete-betea dator. Izan ere, omenaldiaren hurrengo egunean, martxoaren 3an, Lilatoiaren 34. edizioa izango da Donostian.

Omenaldia herri langileei

2024·02·19

Omenaldia herri langileei

Martxoaren 2an omenaldia herri langileei

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautuko duen Udal Ordenantzaren galdeketa publikoa


 

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Otsailaren 1etik otsailaren 28ra.

 

 

Tolosaldeko emakumeen etxea

Nabigatu euskaraz

Ikaztegietako Ataria

Banerrak

Goierriko hitza Goimen Herritarrekin martxan euskadi.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus