Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Enplegu Publiko eskaintza

​​​​​​​

Lasterbideak

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Albisteak eta agenda

Ikaztegietako Udaleko zerbitzu anitzetako bi plaza betetzeko hautaketa-prozesua. Bigarren ariketarako deialdia.

2026·09·10

Ikaztegietako Udaleko zerbitzu anitzetako bi plaza betetzeko hautaketa-prozesua. Bigarren ariketarako deialdia.

Bigarren ariketa: euskara. Nahitaezkoa eta baztertzailea da. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar da. B2 hizkuntza-eskakizuna ez duten hautagaiek euskarazko idatzizko azterketara ondoren aipatzen den tokian, data eta orduan azaldu behar dute. • Azterketa-eguna: 2026-09-17, osteguna • Azterketa ordua: B2 – 08:45 • Azterketa-lekua: Donostiako IVAP San Bartolome kalea, 28 20007 Donostia

Zabor-bilketa erreziboak (2026ko 2. seihilabetea)

2026·09·04

Zabor-bilketa erreziboak (2026ko 2. seihilabetea)

2026ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 9a da. Helbideratutako erreziboak egun horretan kobratuko dira. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

Kz guneko iraileko bisita

2026·09·03

Kz guneko iraileko bisita

Irailaren 21ean etorriko da KZ Guneko arduraduna, 16:00etatik 19:45etara. Hitzordua eskatu behar da www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua web orrian edo 945062555 telefonora deituz. Zerbitzu erabilgarriak: -Informazio orokorra -Izapideak: BakQ, Metaposta -Aurrez aurreko tutoretzak -Nabigazioa

Irailak 12, 12:30:

2026·08·31

Irailak 12, 12:30: "Atearen bestaldean" antzerkia

Jubilatu bazkariaren aurretik, kale antzerkia izango da irailaren 12an, 12:30etan, plazan. Hika teatro konpainian ekoitzi du, eta hauxe da sinopsia: NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago ATEAREN BESTALDEAN. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

2026·08·31

"Ombuaren itzala" filmaren emanaldia irailaren 8an

Ombuaren itzala Zizurkilgo Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko film biografikoa da. Filma auzolanean ekoitzi da, Argentinan eta Euskal Herrian. 2024an Zizurkilen aurkeztu zenetik herriz herri ari dira filma aurkezten, eta Ikaztegietara datoz irailaren 8an, Euskal diasporaren egunaren aitzakian. Film emanaldiaren aurretik aurkezpen labur bat egingo dute egileek, eta jarraian filmaz gozatu ahal izango dugu.

Metabolismo demografikoaren eta etxebizitza beharraren azterketa

Etxebizitza beharraren azterketa​​​​​​​
​​​​​​​

Tolosaldeko emakumeen etxea

AUTOBAT

 

Nabigatu euskaraz

Ikaztegietako Ataria

Banerrak