Eduki publikatzailea
2026·10·09
Hauteskunde orokorrak: hautesle zerrenda
2026ko azaroaren 29ko Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: urriaren 12tik 19ra. Non: Udaletxeko bulegoetan
2026·10·07
Udaberriko azokan izena emateko epea zabaldu da
Bi urtez behin egiten da azoka Ikaztegietan, eta iritsi da 2027koan izena emateko epea! Azoka apirilaren 10ean izango da, larunbatez, herriko plazan. Postua jarri nahi baduzu, urriaren 31ra arteko epea duzu izena emateko. Bidali datu hauek Telegramez edo Whatsappez zenbaki honetara: 688 635 775.
2026·10·07
Olentzeroren etorrera: bilera eguna aldatu da
Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eguna antolatzeko bileraren eguna aldatu da. Urriaren 14an izango da, 17:30etan.
2026·10·07
Ondoko fitxategian atxikitzen dira emaitzak. Erreklamazioak aurkezteko epea: 3 egun hau argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
2026·09·28
B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskarazko idatzizko azterketa egin ondoren, ahozko proba egiteko lekua, data eta ordua: * HE B2 * Lekua: IVAP Donostia San Bartolome, 28 Donostia * Data 2026/10/02, ostirala
2026·09·23
Urriak 9, 18:30: "Kolapso" antzerkia
Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, hauxe izango da azkenaurreko aurkezpena: urriaren 9an, 18:30etan, Kolapsoa antzerkia izango da erabilera anitzeko aretoan. Jon Ander Urrestik ekoitzitako eta Matxalen de Pedrok zuzendutako lana da. Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi eta Jon Ander Urresti dira interpreteak, eta Nerea Ibarzabalena da testua.
2026·09·15
Bilera irailaren 24n: 2027ko jubilatuen irteeraren inguruan
Nora joan nahi duzu 2027ko jubilatuen irteeran? Zer bisitatu nahi duzu? Bi galdera horiei erantzuteko bilduko gara irailaren 24an, 10:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Zatoz bilerara zure iritzia ere kontuan hartua izan dadin!
2026·09·15
Olentzeroren eguna: bilera urriaren 6an
Urtearen hasieran Kultura Mahaia eta herriko Guraso Taldea bildu ziren abenduaren 24ko Olentzeroren eta Mari Domingiren egunari buelta bat emateko. Martxoan egindako bileran ikusi zen bazegoela gogoa eguna antolatzen jarraitzeko, eta aldaketa batzuk egiteko aukera ere irekita utzi zen. Orain da momentua egunari forma emateko, proposamen berriak jasotzeko eta antolaketa ardurak banatzeko.
2026·09·15
Urtero bezala, Errigorako saskiak zozketatuko ditugu abenduan. Zozketatzen diren zenbakiak herriko etxe guztietara banatzen den herriko egutegitxoan agertzen dira, eta egutegiak eurak egiteko garaia iritsi zaigu. Egutegiko argazkia aukeratzeko, argazki lehiaketa egingo da aurten. Begiratu etxeko argazki zaharrak edo pentsatu berriak ateratzeko ideiak!
2026·09·15
Epaimahairako hautagaien zerrenda erakusketa
Indarrean dagoen 5/1995 Epaile-Auzitegiaren Lege Organikoan agindutakoa betez, Ikaztegietari dagokion zerrenda jendaurrean jarriko da 7 egunez.
2026·09·10
Bigarren ariketa: euskara. Nahitaezkoa eta baztertzailea da. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar da. B2 hizkuntza-eskakizuna ez duten hautagaiek euskarazko idatzizko azterketara ondoren aipatzen den tokian, data eta orduan azaldu behar dute. • Azterketa-eguna: 2026-09-17, osteguna • Azterketa ordua: B2 – 08:45 • Azterketa-lekua: Donostiako IVAP San Bartolome kalea, 28 20007 Donostia
2026·09·04
Zabor-bilketa erreziboak (2026ko 2. seihilabetea)
2026ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 9a da. Helbideratutako erreziboak egun horretan kobratuko dira. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

.jpg/e39a3f0d-851e-a20a-acd0-5b93feffad2e)

