Eduki publikatzailea

Atzealdea Zuhaitzen mozketa lanak: apirilaren 7tik aurrera

Apirilaren 7an hasita eta pare bat astez, kiroldegiaren eta trenbidearen artean dauden zuhaitz batzuk mozteko lanak egingo dira, gauez. Segurtasun arrazoiengatik eta Adifekin hala koordinatuta, lanak 00:00-05:00 bitartean egingo dira. Lan horien ondorioz, herritarroi egunerokoan eragingo diguten bi aldaketa daude kontuan hartzeko: 1. Kiroldegiko aparkalekua itxita egongo da lanek irauten duten bitartean. 2. Apirilaren 7tik hasita eta bi astez gauetan zarata egongo da.

2026·03·17


Apirilaren 7an hasita eta pare bat astez, kiroldegiaren eta trenbidearen artean dauden zuhaitz batzuk mozteko lanak egingo dira, gauez. Segurtasun arrazoiengatik eta Adifekin hala koordinatuta, lanak 00:00-05:00 bitartean egingo dira.

Lan horien ondorioz, herritarroi egunerokoan eragingo diguten bi aldaketa daude kontuan hartzeko:

  1. Kiroldegiko aparkalekua itxita egongo da lanek irauten duten bitartean. Apirilaren 1etik aurrera aparkalekua libre uzteko eskatzen da.
  2. Apirilaren 7tik hasita eta bi astez gauetan zarata egongo da.

Lanek sortutako deserosotasunak ahalik eta txikienak izatea espero da, eta herritarren ulermena estimatzen da.