Eduki publikatzailea

Atzealdea Zebrabide berriak kiroldegian eta EPAKen eraisketa lanak

Batzar irekian jakinarazi genuen bezala, aldaketak datoz kiroldegiaren eta EPAK fabrikaren eremuan. Jakinarazten dizuegu, alde batetik, zebrabide berriak egingo direla eremu horretan eta, bestetik, EPAK fabrika abandonatua eraitsiko dela. Bi zebrabide berri egingo dira kiroldegiko biribilgunearen alde banatan. Zebrabide goratuak eta argiztatuak izango dira, eta horiekin lortu nahi dena da kiroldegiko berdegunerako irisgarritasuna bermatzea eta, aldi berean, ibilgailuen abiadura geldotzea. Lanak azaroaren bigarren hamabostaldian egingo dira. Lanak egin bitartean arretaz gidatzea eta ibiltzea eskatzen dugu.

2025·11·17


Batzar irekian jakinarazi genuen bezala, aldaketak datoz kiroldegiaren eta EPAK fabrikaren eremuan. Jakinarazten dizuegu, alde batetik, zebrabide berriak egingo direla eremu horretan eta, bestetik, EPAK fabrika abandonatua eraitsiko dela.

Bi zebrabide berri egingo dira kiroldegiko biribilgunearen alde banatan. Zebrabide goratuak eta argiztatuak izango dira, eta horiekin lortu nahi dena da kiroldegiko berdegunerako irisgarritasuna bermatzea eta, aldi berean, ibilgailuen abiadura geldotzea. Neurri horrekin ez da herriguneko ibilgailuen abiadura murriztuko (ari gara proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lantzen), baina kiroldegiko eremuko zebrabide berriak modu seguruagoan gurutzatzea ahalbidetuko du.

Lanak azaroaren bigarren hamabostaldian egingo dira. Lanak egin bitartean arretaz gidatzea eta ibiltzea eskatzen dugu.

Era berean, eremu horretan bigarren eskuhartze bat ere egingo da. Dakizuenez, 2024an erosi zuen udalak EPAK enpresa dagoen eremua. Datozen asteetan egingo dira eraisketa lanak, eta eremua ahalik eta garbien utziko dute. Modu horretan, kiroldegiaren eremuak, zebrabide berriekin batera, itxura berritua eta saneatua hartuko du.