Eduki publikatzailea

Atzealdea Zapiak taldearen aurkezpena plazan. Urriaren 3an, 17:30etan

Bada denbora bat herriko emakume batzuk biltzen hasi garela. Sekretuan ez bada ere, diskrezioz bildu gara jada urtea bete duen taldetxoa, noizik eta behin arratsaldea elkarrekin pasa eta elkartzen gaituzten kontuak esateko. Talde honen izaera berezia da eta helburua, handia: jatorri askotarikoa duten emakumeek osatzen dute, guztiak ere ikaztegietarrak, eta feminismotik eta euskaltzaletasunetik integrazioa bilatzea du helburu. Erronka izugarria da, bidea luzea eta, halakoetan esaten den moduan, poliki goaz urrutira iritsi nahi dugulako. Oraingoz, izena jarri diogu taldeari: Zapiak gara, askotarikoak eta koloretsuak, eta urriaren 3an ezagutuko gaituzue.

2025·09·24


Bada denbora bat herriko emakume batzuk biltzen hasi garela. Sekretuan ez bada ere, diskrezioz bildu gara jada urtea bete duen taldetxoa, noizik eta behin arratsaldea elkarrekin pasa eta elkartzen gaituzten kontuak esateko.

Talde honen izaera berezia da eta helburua, handia: jatorri askotarikoa duten emakumeek osatzen dute, guztiak ere ikaztegietarrak, eta feminismotik eta euskaltzaletasunetik integrazioa bilatzea du helburu. Erronka izugarria da, bidea luzea eta, halakoetan esaten den moduan, poliki goaz urrutira iritsi nahi dugulako. Oraingoz, izena jarri diogu taldeari: Zapiak gara, askotarikoak eta koloretsuak, eta urriaren 3an ezagutuko gaituzue.

Halako helburu handiak nola betetzen diren praktikan, pentsatuko duzue. Horrek guztiak zer esan nahi duen. Bada, batetik, esan nahi du elkartzen garela betidanik ikaztegietarrak diren emakumeak, heldutan herrira etorritakoak, Euskal Herriko beste txoko batzuetatik etorri direnak eta beste herrialde batzuetatik abiatuta Ikaztegieta aukeratu dutenak bizileku. Bestetik, esan nahi du euskara dela talde honen hizkuntza gidaria, baina bermatuta dagoela nork bere lehenengo hizkuntzan hitz egiteko aukera. Horrela, itzultzaileen lan bikainari esker, euskaraz bezainbeste aritu gara woloferaz eta hassaniaz, adibidez. Azkenik, esan nahi du Emagin elkarteko profesionalak daudela proiektu pilotu honen atzean, saioak prestatzen eta dinamizatzen.

Gauzak horrela, urte honetan zehar egindakoaren berri eman nahi dizuegu festa txiki batekin. Orain arte egindakoaren berri emango dugu, taldekide berriak gonbidatuko ditugu gurera, eta janari eta musika artean egingo dugu gure festa txikia. Zatoz gu ezagutzera!