Eduki publikatzailea

Atzealdea Zaborren kudeaketa etxean inor isolatuta edo koarentenan badago

Azken egunetan herrian izandako positibo kopuruaren gorakada ikusita lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu Udaletik. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eta Osasun Sailaren gomendio guztiak betetzea inoiz baino beharrezkoagoa da momentu honetan. Herriko Ostatuari dagokionez, jakin berri dugu bertako langileak negatibo eman duela PCR proban. Bestalde, konfinamendu garaian antolatutako bolondres taldea berriro martxan dago. Herritarren batek laguntza beharko balu (erosketak egiteko...), honako telefono honetara deitu dezala: 688635775   Zabor bilketa berezia martxan jarriko dugu, isolatuta edo berrogeialdia betetzen ari direnentzat soilik, beste herritar guztiak orain arte bezala atera beharko dituzue hondakinak sailkatuta dagokion kubo eta egunetan.

2020·09·07


Azken egunetan herrian izandako positibo kopuruaren gorakada ikusita lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu Udaletik.

 

Segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eta Osasun Sailaren gomendio guztiak betetzea inoiz baino beharrezkoagoa da momentu honetan.

 

Herriko Ostatuari dagokionez, jakin berri dugu bertako langileak negatibo eman duela PCR proban.

 

Bestalde, konfinamendu garaian antolatutako bolondres taldea berriro martxan dago. Herritarren batek laguntza beharko balu (erosketak egiteko...), honako telefono honetara deitu dezala: 688635775

 

Zabor bilketa berezia martxan jarriko dugu, isolatuta edo berrogeialdia betetzen ari direnentzat soilik, beste herritar guztiak orain arte bezala atera beharko dituzue hondakinak sailkatuta dagokion kubo eta egunetan.

 

Zabor bilketa berezia egiteko edukiontziak ondorengo lekuetan kokatuko dira:

  - Udaletxe aurreko bilketa puntuan

  - Egun sentiako bilketa puntuan

  - Zigor etxeetako bilketa puntuan

  - Goisoro etxeetako bilketa puntuan

  - Aitu inguruan Txorrone etxeko paretaren kontra.

 

Bitartean, zaindu.

 

ETXEAN INOR ISOLATUTA EDO KOARENTENAN BADAGO

Ez bereizi eta utzi konfinatutako pertsonak sortutako hondakin guztiak (baita gaixoak eta haren zaintzaileek erabiltzen duten erabili eta botatzeko materiala, eskularruak, musuzapiak, maskarak… ere) ondo itxitako poltsa batean, eskularruekin maneiatuta.

 

Poltsa hori bigarren poltsa batean sartuko da (manipulatzeko eskularruak barne), eta poltsaratze bikoitz hori, ondo itxita, hirugarren poltsa batean sartuko da, ondo itxita, etxebizitzan sortutako gainerako hondakinekin, eta, azkenik, errefusaren ontzi grisean sartuko da.