Eduki publikatzailea

Atzealdea Zaborrak herrian

Onartezina dena ohiko bihurtzen ari zaigu: badira bi aste gutxienez kalean hildako arrainak bota direla, pipa azalak egoten dira nonahi herrian, garbigunera eramateko zaborra kalean utzita, kimatutako adarrak lekuz kanpo botata, freskagarrien ontziak eta tabako paketeak lurrean… Bizilagunekiko begirunea eta gizalegea baino ez dugu eskatzen: hondakin bakoitza dagokion lekuan botatzea, herria txukun mantentzea denon ardura delako. Hemen behean gogorarazten dizuegu, beste behin, zein diren hondakin mota bakoitza botatzeko jarraibideak:

2025·01·27


Onartezina dena ohiko bihurtzen ari zaigu: badira bi aste gutxienez kalean hildako arrainak bota direla, pipa azalak egoten dira nonahi herrian, garbigunera eramateko zaborra kalean utzita, kimatutako adarrak lekuz kanpo botata, freskagarrien ontziak eta tabako paketeak lurrean… Bizilagunekiko begirunea eta gizalegea baino ez dugu eskatzen: hondakin bakoitza dagokion lekuan botatzea, herria txukun mantentzea denon ardura delako.

Hemen behean gogorarazten dizuegu, beste behin, zein diren hondakin mota bakoitza botatzeko jarraibideak: 

Organikoa: astearte, ostiral eta igandeetan (atez ateko sistema). Errefusa: larunbatetan (atez ateko sistema). Fardelak eta konpresak organikoaren eta errefusaren egunetan atera daitezke, poltsa batean, ontziari lotuta. Ontzi arinak, kristala, papera eta kartoia nor bere edukiontzian.

Adarrak eta hostoak botatzeko kiroldegiko gazte lokalaren ondoan dago horretarako egokitutako gunea. EZ dira hondakinak botatzeko etxolan utzi behar.

Altzariak, etxetresna elektrikoak eta traste handiak botatzeko, mankomunitatera deitu behar da, beti: 943 67 62 16. Hilabeteko lehenengo ostegunetan biltzen da eta bezperan atera daitezke trasteak, azken orduan. KASU GUZTIETAN DEITU EGIN BEHAR DA LEHENENGO.

Obra hondakinak, gurpilak, sanitarioak (komunak, lababoak), hondakin arriskutsuak eta ebakitzaileak (adibidez, ispiluak) ZUZENEAN GARBIGUNERA eraman behar dira. Hondakin horiek jasotzea ez da ez mankomunitateko langileen lana, ezta herri langileena ere. 

Hartu dezagun sortzen dugun hondakinaren ardura, mesedez.