Eduki publikatzailea

Atzealdea VIII. Euskal Azoka

Azken urteetako ohitura jarraituz, Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatu du. Apirilaren 22an, larunbata, izango da 10:00etatik 14:00etara eta postu ezberdinek osatuko dute azokako eskaintza zabala: baserriko produktuak, landareak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste. Honez gain, musika, dantza edota tailer ezberdinak ere izango dira. Dena den, festa ez da goizean amaituko. Azokari bazkari batekin emango diogu jarraipena Balerdipeko erleen eskutik eta Distopia elektrotxarangak alaituko digu arratsaldea, Basabe garagardo artisauak dastatzeko aukera ere izango delarik.

2023·04·03


Azken urteetako ohitura jarraituz, Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatu du. Apirilaren 22an, larunbata, izango da 10:00etatik 14:00etara eta postu ezberdinek osatuko dute azokako eskaintza zabala: baserriko produktuak, landareak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste. Honez gain, musika, dantza edota tailer ezberdinak ere izango dira.

 

Dena den, festa ez da goizean amaituko. Azokari bazkari batekin emango diogu jarraipena Balerdipeko erleen eskutik eta Distopia elektrotxarangak alaituko digu arratsaldea, Basabe garagardo artisauak dastatzeko aukera ere izango delarik.

 

Egun guztiko egitarau hau aurrera eramateko denen laguntza behar dugu eta hemen doaz kontuan izan beharreko hainbat ohar:

 

  • Bolondres lana egiteko izen ematea

 

Azoka antolatzeak, aurretik eta ostean muntatze lanak egitea eskatzen du. Horretarako, bolondres lana egiteko prest daudenei izena emateko aukera eman nahi diegu. Ostiralean, hilak 21, 18:00etan, postuentzako karpak muntatu beharko dira plazan eta, larunbatean, azoka egunean, 14:00etan dena jaso beharko da.

 

Laguntzeko prest daudenek udaletxeko 943 65 33 29 telefono zenbakira deitu beharko dute eta zein egunetan laguntzeko prest dauden adierazi beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilak 17 izango da.

 

  • Bazkarirako tiketak

 

Bazkariko tiketak Ostatuan eskuratzeko aukera izango da. 25€an egonen dira salgai eta eskuratzeko azken eguna apirilak 15 izango da.