Eduki publikatzailea

Atzealdea Urriak 21: Mugiment txartelari buruzko informazioa

Ikaztegietako Udalak hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin Ikaztegietako kiroldegiko gimnasioa Mugiment Kirol Txartelaren sarean sartzeko. Ikaztegietako gimnasioko abonatuek erabili dezakezue. Nola erabiltzen den ez badakizu edo zalantzak badituzu, urriaren 21ean 18:00etan egingo dugu bilera bat, eta bertan emango ditugu behar diren azalpenak. Bilerara etorri behar baduzu, aurrez izena ematea eskatzen dizugu: 943 65 33 29 telefonora deituta edo udala@ikaztegieta helbidera idatzita.

2025·10·08


Uda hasieran esan genuen bezala, Ikaztegietako Udalak hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin Ikaztegietako kiroldegiko gimnasioa Mugiment Kirol Txartelaren sarean sartzeko.

Aplikazioa martxan dago orduz geroztik, eta Ikaztegietako gimnasioko abonatuek erabili dezakezue. Nola erabiltzen den ez badakizu edo zalantzak badituzu, urriaren 21ean 18:00etan egingo dugu bilera bat, eta bertan emango ditugu behar diren azalpenak. Aplikazioa mugikorrean instalatzen ere lagunduko dizuegu, behar baduzue, eta mugikorrik ez daukanak ze aukera dituen ere azalduko dugu bertan.

Bilerara etorri behar baduzu, aurrez izena ematea eskatzen dizugu: 943 65 33 29 telefonora deituta edo udala@ikaztegieta helbidera idatzita.