Eduki publikatzailea
Atzealdea Udarako ludoteka 2026
2026·03·05

Urtero bezala, aurten ere udarako ludoteka antolatuko dugu Ikaztegietako Udaletik. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 30era arte iraungo du, 9:00-13:00 bitarteko ordutegiarekin. 2014-2024 urte artean jaiotako haurrentzat izango da, eta 63,03€ko kostua izango du, eta gutxieneko soldataren azpiko diru-sarrera dutenek 31,51€ ordainduko dute. Izen-ematea udaletxean egingo da, maiatzaren 15a bitarte. Ordainketak ere udaletxean bertan egingo dira, txartel bidez edo ondorengo kontuan (kontzeptuan “Ludoteka” eta haurren izen-abizenak jarrita): ES76 2095 4408 5610 6118 5780.
Begirale moduan lan egin nahi izanez gero, bidali curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera. BALDINTZAK: euskara jakitea, 18 urte beteak izatea (edo aurten betetzea), haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea eta/edo aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea. Herriaren ezagutza izatea eta behar berezietarako haurrekin lan egiteko ezagutza edo formakuntza izatea bereziki baloratuko da. Curriculuma bidaltzeko azken eguna: apirilak 16.