Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal eraikinen garbiketa zerbitzua burutzeko gonbidapena

Udal eraikuntzen garbiketa zerbitzuaren epe muga iristear dela eta (2023ko irailak 30), herritarrei aukera eskaini nahi dizuegu Ikaztegietako udaletxeak dituen eraikin ezberdinetan garbiketa zerbitzua emateko, besteak beste, kiroldegian, balio anitzeko gelan, herri eskolan, herriko komunetan eta haurtzaindegian.

2023·04·03

Kontratuaren ezaugarriak ondorengoak izango dira:

945016298

  • Lizitazioa elektronikoa izango da. Horrek esan nahi du IZENPEko txartela, B@kQ txartela, NAN elektronikoa edo bestelako sinadura elektronikorako ziurtagiriak beharko direla lizitatu ahal izateko.

  • Interesatua gizarte segurantzan autonomo gisa alta eman beharko da.

  • Interesatua Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta BEZan ere alta eman beharko da.

  • Garbiketa produktuak garbitzailearen esku (papera eta eskuetarako xaboia ezik).

  • 18 urtetik goragoko adina izan behar du.

  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan beharko du.

  • Urtean 1. 200 bat lanorduko estimazioa.