Eduki publikatzailea

Atzealdea Txikizioak gimnasioan

Jakinarazi nahi dizuegu azken hilabete hauetan gimnasioan hainbat txikizio izan direla. Hain zuzen ere, Pilateseko 10 baloi inguru agertu dira lehertuta eta ebakita. Hori gutxi balitz, azken astean gimnasioa eta udal langileen biltegia banatzen dituen atea ere izorratu dute, objektu pisutsu batekin kolpatuta. Zantzu guztien arabera, honen guztiaren egilea gimnasioko giltza eskura duen erabiltzaile bat izan da, sarrerako atea inoiz ez baitute behartu. Udaletik adierazi nahi dugu lotsagarriak iruditzen zaizkigula denona den espazio horren kontrako erasoak. Honek horrela jarraitzen badu, neurri zorrotzagoak hartu beharko ditugu

2021·12·23


Jakinarazi nahi dizuegu azken hilabete hauetan gimnasioan hainbat txikizio izan direla. Hain zuzen ere, Pilateseko 10 baloi inguru agertu dira lehertuta eta ebakita. Hori gutxi balitz, azken astean gimnasioa eta udal langileen biltegia banatzen dituen atea ere izorratu dute, objektu pisutsu batekin kolpatuta.

Zantzu guztien arabera, honen guztiaren egilea gimnasioko giltza eskura duen erabiltzaile bat izan da, sarrerako atea inoiz ez baitute behartu.

Udaletik adierazi nahi dugu lotsagarriak iruditzen zaizkigula denona den espazio horren kontrako erasoak. Honek horrela jarraitzen badu, neurri zorrotzagoak hartu beharko ditugu