Eduki publikatzailea

Atzealdea Txakur kakak biltzeko ontzia eta poltsak

Txakurren kakak biltzeko ontzia eta poltsak jarri ditugu. Eskola atzeko bidegorrian dago ontzia, eta txakurrak dituzuenak ontzi hori erabiltzera animatzen zaituztegu. Argi gera dadila: txakurren kakak ezin dira inoiz jaso gabe utzi. Herriko belardietan ere jaso egin behar dira, eta dagokien lekuan bota.

2025·10·08


Txakurren kakak biltzeko ontzia eta poltsak jarri ditugu. Eskola atzeko bidegorrian dago ontzia, eta txakurrak dituzuenak ontzi hori erabiltzera animatzen zaituztegu.

Argi gera dadila: txakurren kakak ezin dira inoiz jaso gabe utzi. Herriko belardietan ere jaso egin behar dira, eta dagokien lekuan bota.

Zergatik? 1) Etxeetatik gertu dauden eremuetan geratzen denean, etxeetara usaina sartzen delako. 2) Belarra mozterakoan desatsegina delako gorotzak sakabanatzea, lanean ari dena zikintzen duelako.

Gizalegez jokatzea eskatzen dugu, eta besteekiko errespetuz aritzea. Dagoeneko hala egiten baduzu, eskerrak ematen dizkizugu.