Eduki publikatzailea

Atzealdea Seme-alabak dituzten familientzako hileko Eusko Jaurlaritzako laguntza berriak

Orain arte, jaiotzatik semeak edo alabak 3 urte bete arte ematen zen laguntza. Laguntza hau beste urtebetez luzatzen da, eta, beraz, 4 urte bete arte jaso ahal da. ESKAERA: 2026ko uztailaren 2tik aurrera. NOLA AURKEZTU ESKAERA: - Online: Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa. - Presentziala: Zuzenean bulegoak (eta araudiak onartzen dituen gainerako erregistroak). - Udaletxean.

2026·07·02


Seme-alabak dituzten familientzako hileko Eusko Jaurlaritzako laguntza berriak

Orain arte, jaiotzatik semeak edo alabak 3 urte bete arte ematen zen laguntza. Laguntza hau beste urtebetez luzatzen da, eta, beraz, 4 urte bete arte jaso ahal da.

ESKAERA: 2026ko uztailaren 2tik aurrera.

NOLA AURKEZTU ESKAERA:

  • Online: Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa.
  • Presentziala: Zuzenean bulegoak (eta araudiak onartzen dituen gainerako erregistroak).
  • Udaletxean.

Gaur egun 0-3 laguntza jasotzen ari diren pertsonak

Aurreko dekretuaren 0-3 urteko laguntza jasotzen ari bazara eta 4 urtera arte luzatzeko eskubidea baduzu azken dekretuaren arabera, dagokion eskabidea aurkeztu ahal izango duzu onartutako 0-3 urteko laguntza amaitu eta hurrengo hilabetetik aurrera.

Gaur egun 3-7 laguntza jasotzen duten pertsonak

Aurreko dekretuko 3-7 urteko laguntza jasotzen ari bazara eta 0-4 luzapena jasotzeko eskubidea baduzu, dagokion eskaera dekretua indarrean dagoenetik aurkeztu dezakezu.

OHAR GARRANTZITSUA

Zure seme-alabak 4 urte betetzen baditu 2026ko urtarrilean edo lehenago, ez dagokio 0-4 urte luzatzea (laguntza 4. urtebetetzearen aurreko hilean amaitzen da).