Eduki publikatzailea
Atzealdea San Lorentzo jaiak: festa egunetarako oharrak
Hona hemen San Lorentzo jaietan kontuan izan behar diren ohar batzuk:
● Egiten diren bazkari eta afarietan erabilitako guztia txukun utzi, mahaiak eta aulkiak jaso.
● Ahalik eta plastiko gutxien sortzeko behin bakarrik erabili eta botatzeko diren baso, plater eta kubiertoak ez erabili. Basoak berrerabili.
● Umeen egunean guraso bakoitza izango da bere seme-alaben arduradun.
● Patata tortilla lehiaketan, tortillak 20:30erako aurkeztu beharko dira.
Ohar garrantzitsua: Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea
2026·07·22

- Egiten diren bazkari eta afarietan erabilitako guztia txukun utzi, mahaiak eta aulkiak jaso.
- Ahalik eta plastiko gutxien sortzeko behin bakarrik erabili eta botatzeko diren baso, plater eta kubiertoak ez erabili. Basoak berrerabili.
- Umeen egunean guraso bakoitza izango da bere seme-alaben arduradun.
- Patata tortilla lehiaketan, tortillak 20:30erako aurkeztu beharko dira.
Osagaiak: patata, arrautza, gatza eta olioa (tipula aukeran)
Neurria: ohiko plateren neurria izan behar du gutxienez
Ohar garrantzitsua: Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea
- Kuadrilla eguneko paellak prestatzeko egurrezko mahaiak jarriko dira eta eremu horretara mugatu behar da prestaketa.
Jateko plastikozko mahaiak jartzen diren tokian ezingo da sukaldatu.
Nahi izanez gero, sonbrillak ekartzera gonbidatzen zaituztegu!
- Hondakin bilketa ordutegia berdin mantenduko da.
Kaleko zabor-ontzien bilketa indartuko da festa-egun hauetan.
- Abuztuaren 10ean 16:00tan, festak bukatzen diren egunean, plazan elkartuko gara garbiketa lanak egiteko.
- Lepoko pañueloak eta balkoiko pañueloak egongo dira salgai pelotako semi-finaletan (abuztuak 06, 19tatik aurrera).