Eduki publikatzailea

Atzealdea San Lorentzo jaiak: eraso matxisten kontrako protokoloa

Aurten ere eraso matxisten kontrako protokoloa martxan egongo da herriko festetan. Guztion elkarlan eta konpromisioarekin aurre egingo diogulako indarkeria matxistari! Gozatu ditzagun festa hauek askatasunez eta berdintasunez!

2024·07·19


Aurten ere eraso matxisten kontrako protokoloa martxan egongo da herriko festetan. Beraz, eraso matxistarik ikusi edo pairatzen baduzu, ondorengo pausoak jarraitu:

1.     Laguntza eskatu inguruan duzun pertsona bati. Ondorengo aukerak dituzu:

-       Besoko morea duen pertsona batengana zuzendu.

-       Telefono zenbaki honetara deitu: 615 720 617.

-       Txosnara joan eta bertan laguntza eskatu.

Hortik aurrera Eraso Matxisten Aurkako taldeak zehaztuta ditu jarraitu beharreko pausoak beraz, ez hartu erabakirik zuen kabuz. Dena den, autodefentsa feminista erabiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu nahi izatekotan. 

2.     Inguruan inor ez balego, ondorengo aukerak dituzu:

-       Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, oihukatu behar beste (“lagundu” esanez edota askok “sua” hitza ere erabili izan dute), inguruan dagoen tinbreren bat jo, hurbildu ahalik eta lasterren jendea dagoen lekura (Ostatura, plazara…).

Eta ondoren:

-       Besoko morea duen pertsona batengana zuzendu.

-       Telefono zenbaki honetara deitu: 615 720 617.

-       Txosnara joan eta bertan laguntza eskatu.

Bestalde, norbaitek etxera joateko laguntza behar badu, brigadak egingo dira festetako hiru gauetan zehar. Horretarako, txosnara hurbildu laguntza eskatuz nahi duzun orduan eta etxera lagunduko dizu besoko morea duen herritar talde txiki batek.

Eraso matxisten kontrako lan taldea egonkortzeko prozesuan gabiltza eta bertako partaide izan nahi baduzu idatzi 615 720 617 telefono zenbakira edo abuztuaren 6an arratsaldeko 19:30etan udaletxe azpiko aretoan egingo dugun bilerara azaldu.

AURTEN ERE GUZTION ELKARLAN ETA KONPROMISOAREKIN AURRE EGINGO DIOGULAKO INDARKERIA MATXISTARI! GOZATU DITZAGUN FESTA HAUEK ASKATASUNEZ ETA BERDINTASUNEZ!