Eduki publikatzailea

San Joan surik ez da izango

Bizi dugun osasun krisia dela eta, urtero plazan egiten den San Joan bezperako sua ez egitea erabaki du Kultura batzordeak. Kostata hartutako erabakia izan da, baina zentzuz eta arduraz jokatzea dagokigu guztioi. Herritar ugari elkartu ohi da plazan afaldu eta gau majikoaz gozatzeko. Festa giroan, herritarren arteko distantziak mantendu ahal izatea zaila izango delakoan gaude, eta egokiago ikusi dugu aurten bertan behera uztea. Guztion osasuna lehenesten dugu. Aurten ez, baina hurrengo urtean guztion artean hobeto ospatuko dugu! San Lorentzo jaien prestaketa momentuz geldirik dago. Aurten ez dira ohiko festak ospatuko, baina aurrerago emango da horren berri.

2020·06·12


Bizi dugun osasun krisia dela eta, urtero plazan egiten den San Joan bezperako sua ez egitea erabaki du Kultura batzordeak.

 Kostata hartutako erabakia izan da, baina zentzuz eta arduraz jokatzea dagokigu guztioi. Herritar ugari elkartu ohi da plazan afaldu eta gau majikoaz gozatzeko. Festa giroan, herritarren arteko distantziak mantendu ahal izatea zaila izango delakoan gaude, eta egokiago ikusi dugu aurten bertan behera uztea.

 Guztion osasuna lehenesten dugu. Aurten ez, baina hurrengo urtean guztion artean hobeto ospatuko dugu!

 San Lorentzo jaien prestaketa momentuz geldirik dago. Aurten ez dira ohiko festak ospatuko, baina aurrerago emango da horren berri.