Eduki publikatzailea

PSZ Gure Plaza Txo!

Gure Plaza Txo - Nerabeak eta Gazteak Udal Txikietan proiektuaren inguruko bilera. DATA urriaren 16an, ostegunean ORDUA 17:30etan TOKIA: Udaletxeko aretoan

2023·11·10


Herritar/guraso agurgarria,

Aurten ere, Gure Plaza Txo - Nerabeak eta Gazteak Udal Txikietan proiektuarekin aurrera egingo dugu. Proiektu honen helburua 1000 biztanletik beherako Gipuzkoako 9 udalerrietan nerabeen sustapena berriz indartu eta iraunkor egiteko planteamendu bat garatzea da. Aisialdia lanerako erreminta bihurturik, nerabeen beharrei erantzunez, komunitatearekiko loturak sortu eta indartzea da proiektu honetan parte hartuko dugun gizarte hezitzaileon xedea.

Horrela, gutun honen bitartez, proiektuaren nondik norakoak eta zalantzak argitu, aurreko ikasturteko balorazio txiki bat egin eta elkar ezagutzeko egingo dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

DATA urriaren 16an, ostegunean

ORDUA 17:30etan

TOKIA: Udaletxeko aretoan