Eduki publikatzailea
Atzealdea Poltsa konpostagarriak dohainik
Poltsa konpostagarriak dohainik hartu ahalko dituzte herritarrek udalean.
Azken urteetan Ikaztegietan organikoaren tratamendu kostua %35 gutxitu da, oso kalitate oneko materiala topatu delako. Egindako lan ona balioan jartzeko eta hondakinen kudeaketa egokian jarraitzeko, udalak poltsa konpostagarriak dohainik emango ditu hemendik aurrera.
2026·06·10

Badugu zer hobetua ere. Errefusaren kasuan, tratamendu kostua %35 igo da, oraindik %56,3ko hondakin birziklagarria topatu delako. Hobeto sailkatu behar dugula esan nahi du horrek.