Eduki publikatzailea

Atzealdea Otsailak 6: Ikaztegietako errepidearen peatonalizazioaren inguruko aurkezpena Aldunditik

Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamentuko Felix Urkola diputatua eta Mikel Uribetxebarria Plangintza eta Ustiaketa zuzendaria Ikaztegietara etorriko dira proiektua aurkeztera. Proiektuaren aurkezpena otsailaren 6an izango da, ostirala, 18:00etan, erabilera anitzeko aretoan. Momentu aproposa izango da hau proiektuari ekarpenak egiteko eta herritarren beharrak agerian jartzeko. Aurkezpenera etortzera gonbidatzen zaituztegu, beraz, herriari aldaketa esanguratsua egin diezaiokeen proiektua ezagutzera eta, izango bazenituzte, zuen ekarpenak egitera.

2026·01·30


Dakizuenez, ibilgailuen abiadurak oinezkoen segurtasuna zalantzan jartzen du askotan gure herrian, bereziki, Ikaztegieta bitan banatzen duen errepide nagusian. Horri irtenbide bat emateko neurri bat da zebrabideak goratzea (kiroldegiaren eremuan egin den bezala) eta beste bat da errepidearen zati baten peatonalizazioa egitea. Ibilgailuei ezin zaie bidea itxi, baina oinezkoek lehentasuna izatea bada har daitekeen neurri bat.

Hori izan da urtetan ikaztegietarren eskaria, eta hala aurkeztu zuen legealdi hasieran Ikaztegietako Udalak eskaera Gipuzkoako Foru Aldundian: Ikaztegietako errepide nagusiaren zati baten peatonalizazioa eta zebrabide batzuen goratzea, oinezkoek lehentasuna izan dezaten eta ibilgailuen abiadura murriztea ekar dezan.

Dirudienez, proposamena aurrera egiten ari da, eta Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamentuko Felix Urkola diputatua eta Mikel Uribetxebarria Plangintza eta Ustiaketa zuzendaria Ikaztegietara etorriko dira proiektua aurkeztera.

Proiektuaren aurkezpena otsailaren 6an izango da, ostirala, 18:00etan, erabilera anitzeko aretoan. Momentu aproposa izango da hau proiektuari ekarpenak egiteko eta herritarren beharrak agerian jartzeko. Aurkezpenera etortzera gonbidatzen zaituztegu, beraz, herriari aldaketa esanguratsua egin diezaiokeen proiektua ezagutzera eta, izango bazenituzte, zuen ekarpenak egitera.