Eduki publikatzailea

Atzealdea Ostiral mehea Ikaztegietan

Badira urte batzuk herriak ez dituela ospatzen hain ospetsu, ezagun eta gogoko ditugun ihauteriak. "Pako Belea" konpartsa berriak ematen digu aurten aukera berriro ere denak mahai ondoan biltzeko eta nola ez festa giro batean murgiltzeko. Ume zein heldu, atera etxean ditugun trapu koloretsu horiek eta mozorrotu gaitezen egun batez! *Afarirako txartelak salgai izango dituzue OSTATUAN, OTSAILAK 11a BITARTEAN *Arazoren bat baduzue menuarekin txartelak erosteko garaian jakinarazi eta izen-abizenak eman, jaki bereziak eskatu ahal izateko.

2023·01·24


 

 

 

 

Badira urte batzuk herriak ez dituela ospatzen hain ospetsu, ezagun eta gogoko ditugun ihauteriak. "Pako Belea" konpartsa berriak ematen digu aurten aukera berriro ere denak mahai ondoan biltzeko eta nola ez festa giro batean murgiltzeko. Ume zein heldu, atera etxean ditugun trapu koloretsu horiek eta mozorrotu gaitezen egun batez!

Nahikoa da kinu txiki bat (kapela, txilaba, peluka…) jartzea adierazteko festa honetan partaide izan nahi duzula.

Tolosa izango da denontzako lehen aukera baino… gure herriak ez al du merezi ihauterietako 6 egunetatik arratsalde-gau bat gurea izatea?

Guri, erraldoioi, ikaragarri gustatzen zaigu festa eta dantza egitea. Baldar xamarrak gara eta urtean oso gutxitan egin dezakegu dantza baino irten garenean, hemen goitik herritarrak ikusteak ikaragarri pozten gaitu!

 

Gora ikaztegietako ihauteriak!

 

 

 

 

 

OSTIRAL MEHEA AFARI TXARTELA

 

 

 

UMEEN MENUA:

Patea

Urdaiazpiko kroketak

Baserriko oilaskoa parrilan patatekin

Izozkia

Ogia eta edariak (ura eta freskagarriak)

13€

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HELDUEN MENUA:

Entsalada errusiarra

Iberikoak

Baserriko oilaskoa parrilan

Txerri saiheskia parrilan letxugarekin

Limoizko sorbetea cavarekin

Ogia, kafea eta edariak (ura, ardoa eta sagardoa txotxetik)

24€

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

*Afarirako txartelak salgai izango dituzue OSTATUAN, OTSAILAK 11a BITARTEAN

*Arazoren bat baduzue menuarekin txartelak erosteko garaian jakinarazi eta izen-abizenak eman, jaki bereziak eskatu ahal izateko.