Eduki publikatzailea
Atzealdea Oposizioaldiko lehenengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua. Jarraibide orokorrak
2026·06·30

IKAZTEGIETAKO UDALAREN ZERBITZU ANITZETAKO BI LANGILEEN HAUTAKETA PROZESUA.
Oposizioaldiko lehenengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua.
EGUNA: 2026ko uztailaren 8a
ORDUA: 10:00
LEKUA: Kiroldegiko frontoia
LEHENENGO ARIKETAREN JARRAIBIDE OROKORRAK
Lehenengo ariketa: nahitaezkoa eta baztertzaile.
Epaimahaiak zehazten duen denboran, galdera-sorta bat idatziz erantzun beharko da, IV. eranskinean jasotako edozein gairi buruzko erantzun alternatiboekin. Puntuazioa formula honen emaitza izango da: puntuazioa asmatutakoen kopurua ken erroreen herena izango da. Horretarako, erantzun gabeko eta erantzun bikoitzeko galderak ez dira akatsatzat hartuko.
Ariketa hau gehienez 30 punturekin baloratuko da. Gainditzeko, gutxienez 15 PUNTU beharko dira.
LEHENENGO ARIKETAREN EZAUGARRIAK
- Lehenengo probak 50 galdera izango ditu, eta horiez gain, 10 erreserbako galdera.
Erreserbako galderak ere nahitaez erantzun beharko dira. Epaimahaiak proben galderetako bat edo batzuk baliogabetzen baditu, baliogabetutako galderaren edo galderen ordez erreserba-galderak jarriko dira, lehenengo galderatik hasita.
- Ariketa honen puntuazioa honela lortuko da:
Ondo erantzundako galdera bakoitza 0,60 puntukoa da.
Oker erantzundako galderak, puntuazioa asmatutakoen kopurua ken erroreen herena izango da.
Erantzun gabeko eta erantzun bikoitzeko erantzunek ez dute zigortuko.
Edozein erantzun ezeztatzeko, jarraitu erantzun-orriaren atzealdean dauden jarraibideei.
- Izangaiek 70 minutu izango dute ariketa egiteko.
ERANTZUN-ORRIA BETETZEKO ARGIBIDEAK
- Erantzun-orriaren atzealdean agertzen da nola bete behar den erantzun-orria. Mesedez, irakurri arretaz argibide guztiak, BEREZIKI LAUKITXOAK BETETZEKO MODUARI DAGOZKIONAK.
- Ariketa egiteko, boligrafo beltza edo urdina erabili behar da.
- Ezingo dira boligrafo ezabagarririk erabili.
PROBAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN:
- Identifikazio dokumentua (NAN/AIZ) mahai gainean utzi behar da, ikusteko moduan probak dirauten bitartean.
- Telefono mugikorrak eta bestelako gailu elektronikoak itzalita eduki beharko dira
- Azterketa-lekuaren barruan erabateko isiltasuna egongo da. Gainerako izangaiekiko jokabide desegoki edo gogaikarria izateak azterketa-lekutik kanporatzea ekarriko du, eta hautapen-prozesutik baztertzea
- Zalantzarik izanez gero, izangaiek eskua altxatu behar dute, eta kolaboratzaile baten laguntza eskatu.
PROBAK AMAITZERAKOAN
- Proba amaitzean, ez altxatu zure lekutik. Eskua altxatu eta deitu kolaboratzaile bati, erantzun-orria jaso dezan.
- Azterketa entregatzeko unean, izangaiak azken kopia kenduko du, eta erantzun-orria laguntzaileei emango die.