Eduki publikatzailea

Omenaldia herri langileei

Martxoaren 2an omenaldia herri langileei

2024·02·19


Udazkeneko aldizkarian aurreratu genizuen: gazte mantentzen dira, baina jubilatzeko adina gertu daukate udal langile batzuk! Horietako bat da Joxe Mari Garmendia; ondo bidean, urte honetan jubilatuko zaigun kiroldegiko eta liburutegiko arduraduna. Eta horietako bat izan zen Ketxus Garmendia ere, pandemia betean jubilatu zen aguazila. Biei ala biei merezitako agurra eman nahi diegu udaletik, lankide eta herrikide izan baititugu biak urte luzetan.

Martxoaren 2an, 11:00tan herriko plazan elkartuko gara Ketxusi eta Joxe Mariri omenaldi xume bat egiteko. Sorpresa bat baino gehiago izango dira, eta hamaiketako eder batekin bukatuko dugu, garai zaharrez eta berriez aritzeko denbora izan dezagun. Herritar guztiak zaudete gonbidatuta!