Eduki publikatzailea
Atzealdea Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
2025·11·10

Abendua gainean dugu, eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatzen hasi beharra dago.
Horretarako behar-beharrezkoa da haurren kopurua jakitea opariak erosi ahal izateko.
Urtero bezala Olentzero eta Mari Domingi Orendain bidetik jaitsiko dira eta ohiko ibilbidea egin ondoren plazan opariak banatuko dituzte.
Haurrek oparia jaso dezaten, haien izena eman beharko da udaletxean, eta horretarako azken eguna azaroak 21, ostirala, izango da.
Herritarrek edo/eta Ikaztegietako eskola ikasten duten haurrek 7 euro eta kanpokoek 14 euro ordaindu beharko dute.
Ordainketak egiteko ez da esku dirurik onartuko. Udaletxean bertan txartel bidez egin ahalko da ordainketa edo ES76 2095 4408 5610 6118 5780 kontu zenbakian ingreso bat eginez kontzeptuan Gabonak eta familiaren abizenak jarriaz.
Guztia antolatzeak lan handia eskatzen du, eta erne ibili!
EPEZ KANPO EZ DA IZEN-EMATERIK ONARTUKO!!!
ESKERRIK ASKO.