Eduki publikatzailea
Atzealdea Neuromodulazio zerbitzu berria
2026·03·25

Podologoaren zerbitzua martxan jarri den bezala, neuromodulazio zerbitzua ere martxan egongo da Ikaztegietako kiroldegiko medikuaren gelan apirilaren 14tik aurrera.
Herritar baten eskaerari erantzunez, zerbitzu berritzailea izango da Ikaztegietan. Beraun zentroko Maider Gonzalez herritarra eta psikologoa izango da zerbitzu hori bideratuko duena, eta zerbitzua bera aurkezteko hitzaldia emango du Ikaztegietan, apirilaren 14an, 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan.
Zer da neuromodulazioa?
Neuromodulazio Unitateak pazientearen beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen du, eta bere helburu nagusia nerbio-sistema autonomoa berriro egokitzea da. Horretarako, NESA® Inbaditzaile-ez den Neuromodulazioan Aditua den psikologoa etorriko da Ikaztegietara, garuna ulertzeko eta entrenatzeko laguntza eskaintzen duena. Horrela, pazienteak hobeto sentitzen dira, kontrol-sentsazio handiagoa dute eta beren gaitasun fisiko eta mentalen errendimendua handitzen da.
NESA® teknologia medikoa XSIGNAL® gailuaren bidez aplikatzen da, eta nerbio-sistema autonomoaren funtzionamendua optimizatzea lortzen du intentsitate txikiko mikrokorronte elektriko koordinatuak igorriz.
Aplikazioarekin, gure zelula-mintzen potentzial elektrikoa gorputz osoan berrezartzea lortzen da. Eskularru eta orkatiletako elektrodoen bidez aplikatzen da, minik gabe, eta komunikazio nerbiosoaren oreka berreskuratu nahi du, sintomatologia murriztuz eta osasun orokorra sustatuz.
Zertan laguntzen du?
Askotarikoak dira neuromodulazioak lagun ditzakeen arazoak: lo arazoak, estresa, antsietatea, min edo neke kronikoa eta neuropatikoa, kirol errendimendua, maskuri hiperaktiboa, kontzentrazio eta memoria zailtasunak, neurodibergentziak eta nerbio desorekak…
Zerbitzua hobeto ulertzeko, aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu: apirilaren 14an, 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Zerbitzua egun horretatik aurrera egongo da martxan.