Eduki publikatzailea
Atzealdea Mugiment kirol txartela Ikaztegietan
2025·06·19
Ikaztegietako Udalak hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin Ikaztegietako kiroldegiko gimnasioa Mugiment Kirol Txartelaren sarean sartzeko.
Aplikazioa martxan dago jada, eta Ikaztegietako gimnasioko abonatuek erabili dezakezue. Nola erabiltzen den ez badakizu edo zalantzak badituzu, ikasturtea hastearekin batera egingo dugu bilera bat, eta bertan emango ditugu behar diren azalpenak. Aplikazioa mugikorrean instalatzen ere lagunduko dizuegu, behar baduzue, eta mugikorrik ez daukanak ze aukera dituen ere azalduko dugu bertan.
Bitartean, hemen duzue Mugiment Kirol Txartelari buruzko oinarrizko informazioa:
Zer da Mugiment Kirol Txartela?
Txartel birtual bat, mugikorrean instalatzen dena. Aplikazio horri esker, Ikaztegietako gimnasioko abonatuek beste udaletako kirol instalazioak erabil ditzakete, gastu gehigarririk gabe, egun eta ordu jakin batzuetan.
Nola funtzionatzen du?
Mugikorrean instalatzen da aplikazioa, eta bertan egiten da erabili nahi den kirol instalazioaren erreserba. Behin erreserba eginda, kiroldegi horretara joan eta harreran erakutsi behar da txartel digitala (mugikorrean) eta NANa.
Zer egin behar dut martxan jartzeko?
- Mugiment KTX aplikazioa mugikorrean instalatu.
- Datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NANa sartuta erregistratu, eta zer erakundetako bazkide edo abonatu zaren adierazi.
- Aurreko pausoa balioztatu ondoren, jakinarazpen bat jasoko duzu, eta orduan aktibatuko da aplikazioa.
- Ikaztegietakoa ez den kirol-instalazioan sartzerakoan, txartel digitala eta NANa erakutsi. (Mugikorrik ez duten pertsonek NANarekin eta beren eraikineko abonatu-txartelarekin identifikatu daitezke kirol instalazioetan)
Gogoratu Mugiment Kirol Txartela erabiltzeko Ikaztegietako gimnasioan abonatuta egon behar duzula.