Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikor eta telebisten frekuentzietan aldaketak

Jakinarazten da laster izango dela 4G eta 5G belaunaldi berriko zerbitzu mugikorra, operadore mugikor nagusien 700 eta 800 MHz-eko maiztasun-bandei buruzkoa. Maiztasun-banda horietan zerbitzu mugikorrak eskaintzeak eragina izan dezake herriko erabiltzaileek LTD seinalea jasotzean, lehenago telebista zerbitzurako erabiltzen zirelako. Ukipen horiek konpontzeko, halakorik gertatuz gero, operadore mugikorrek konfiantza izan dute "llega700" enpresan, LTDko edozein erabiltzaileri eta arrazoi horrek eragiten dion Estatuko edozein tokitan gerta dakizkiokeen kalteak konpontzeko. Horretarako, jakinarazten dizuegu herritarrentzako doako arreta-zenbakia hau dela: 900 833 999 Eta horri buruzko informazio guztia duen webgunea: www.llega700.es Bizilagunek afektazioaren berri eman ondoren, teknikari kualifikatu bat gerturatuko da afektazioa atzeman den tokian eta hura konpontzeko behar diren egokitze lanak eginen ditu. Hori guztia, haientzat inolako kosturik gabe

2022·04·06


Jakinarazten da laster izango dela 4G eta 5G belaunaldi berriko zerbitzu mugikorra, operadore mugikor nagusien 700 eta 800 MHz-eko maiztasun-bandei buruzkoa.

Lehen Lurreko Telebista Digitalak (LTD) erabiltzen zuen maiztasun-banda horietan ematen den teknologiari esker, estaldura hobea eskaintzen da barrualdeetan, eta ahalik eta estaldura-hedadura handiena.

Sare horiek Interneteko konexioaren abiadura, telebista-, bideo- eta musika-zerbitzuak eskaripean hobetzeko iristen dira, bai eta dozenaka zerbitzu berri ere, datozen urteetan argituko direnak teknologiaren potentzial handia aprobetxatzeko.

Maiztasun-banda horietan zerbitzu mugikorrak eskaintzeak eragina izan dezake herriko erabiltzaileek LTD seinalea jasotzean, lehenago telebista zerbitzurako erabiltzen zirelako. Ukipen horiek konpontzeko, halakorik gertatuz gero, operadore mugikorrek konfiantza izan dute "llega700" enpresan, LTDko edozein erabiltzaileri eta arrazoi horrek eragiten dion Estatuko edozein tokitan gerta dakizkiokeen kalteak konpontzeko.

Hori dela eta, doako arreta-telefono bat dago. Telefono horretara jo dezakete beren instalazioetan jarduera eskatu behar duten erabiltzaile guztiek, kalteak konpontzeko, eta, hartara, LTD zerbitzua normaltasun osoz berrezarri ahal izateko.

Horretarako, jakinarazten dizuegu herritarrentzako doako arreta-zenbakia hau dela:  900 833 999

Eta horri buruzko informazio guztia duen webgunea: www.llega700.es

Zerbitzu hori ematen hasi ondoren, telefono zenbaki horretan bizilagunek egiten duten edozein arazori erantzungo zaio.

Bizilagunek afektazioaren berri eman ondoren, teknikari kualifikatu bat gerturatuko da afektazioa atzeman den tokian eta hura konpontzeko behar diren egokitze lanak eginen ditu. Hori guztia, haientzat inolako kosturik gabe