Eduki publikatzailea

Memoria tailerra

Memoria tailerra

2017·05·22


Ikaztegietako Udalak oroimena lantzeko tailerra antolatuko du adinekoentzat (60 urtetik gorakoak).

Irailetik abendura izango da eta lortu nahi diren helburuak hauek dira:

  • Bizi-kalitatea hobetzea.
  • Etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaindu edo atzeratu.
  • Gaitasun kognitiboen galera aurrezaindu edo atzeratu, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz.

Astean bi saio izango dira (16:00-18:00etara) eta DOAN izango da.

Interesa baduzu deitu Udaletxera ekainaren 15a baino lehen.