Eduki publikatzailea
Atzealdea Memoria historikoaren bulegoa
2023·05·12
Aurreko batean jakinarazi genizuen bezala, Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Gerra Zibilari buruzko ikerketa bat jarri du martxan.
Bada, ikerketa aberaste aldera, jakin ezazue memoria bulegoa martxan dela udaletxe azpiko aretoan.
Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik.
Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ahalik eta ikerketa osatuena lortzeko ezinbestekoak dira herritarren testigantzak. Beraz, informazioa izanez gero edota zerbait jakin dezakeen norbait ezagutuz gero, eskertuko genuke memoria bulegoarekin edo Udalarekin harremanetan jartzea.