Eduki publikatzailea

Martxoak 3: Lilatoia

Martxoko lehenengo asteburua ere bete-betea dator. Izan ere, omenaldiaren hurrengo egunean, martxoaren 3an, Lilatoiaren 34. edizioa izango da Donostian.

2024·02·27


Martxoko lehenengo asteburua ere bete-betea dator. Izan ere, omenaldiaren hurrengo egunean, martxoaren 3an, Lilatoiaren 34. edizioa izango da Donostian. Ikaztegietako emakume talde bat kurtso hasieratik ari da lasterketa prestatzen, eta korrika egitera eta animatzera joateko gonbidapena egin nahi dizuegu herritarrei. Elkarrekin joan gaitezke, hala nahi baduzue:

  1. Korri egitera goazen emakumeok 8:17ko trena hartuko dugu Ikaztegietan. Donostiara iritsi, kafe bat hartu, eta beroketarako prest!
  2. Animatzera goazen herritarrok 9:13ko trena hartuko dugu Ikaztegietan, herrikideak animatzeko lekua hartzera eta, gure kasuan, eztarriak berotzera.

Lasterketa 10:30ean hasiko da Bulebar kalean.

Informazio gehiagorako, kontsultatu web orria: https://lilaton.es/eu/