Eduki publikatzailea
Atzealdea Maiatzak 8-15: Geuretik Sortuak erakusketa
2026·04·30

2025ean zehar Peru Calabaza idazlea izan zen Ikaztegietan, eta 2026ko martxoaren 27an aurkeztu berri du Ikaztegietako egonaldiaren ondoren idatzi zuen ipuina. Geuretik Sortuak proiektuaren baitan egin du lan hori Calabazak, eta horretan aritu dira beste hainbat artista ere: besteak beste, urtarrilaren 30ean etorri ziren Frankopoleon antzerkiko antzezleak, eta maiatzaren 15ean etorriko diren Kolapsoa antzerkikoak.
Horretaz gain, erakusketa ibiltari bat ere prestatzen da denbora horretan zehar egindako lanak erakusteko. Maiatzaren 8tik 15era bitarte egongo da ikusgai erakusketa Ikaztegietan. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta, eta erakusketa honetan bildu nahi izan ditugu zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak. Aurrerago zehaztuko da erakusketa noiz eta non ikusi ahalko den. Egon adi!