Eduki publikatzailea

Kirol eskaintza

Hona hemen kirol eskaintza 2024-2025 ikasturterako:

2024·09·02


PILATES

Pilates metodoa gorputza eta burua batera garatzeko jarduera fisiko mota bat da. Giharrak indartzearekin batera, luzatu, gorputz-jarrera hobetu, malgutasuna irabazi eta oreka ematen ditu. Edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da eta jarduera fisikoaren arloan metodo osasuntsuena bezala ezagutzen da.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Astean ordubeteko bi saio, astelehen eta asteazkenetan:

  • Goizez, 09:30etatik 10:30etara.
  • Arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara.

TARIFA: 40€ / hilabetea. TARIFA SOZIALA: 20€ / hilabetea.

GORPUTZ TONIFIKAZIOA

Indar ariketak intentsitate altuko jarduera aerobikoekin uztartuko dira, ordubeteko saio bizi batean. Kirola egitera ohitua dagoen jendeari zuzendutako saioa izango da, beraz, gomendagarria da sasoi fisiko egokia izatea.

Ekintza honek ez du ikastaro egitura izango. Helburua izango da herritar talde bat elkartzea, kirola egiteko aitzakian. Saioa herritar batek dinamizatuko du.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara.

TARIFA: Dohainik (boluntarioen lanari esker).

YOGA

Indian sortu zen diziplina fisiko eta mental tradizionala da. Oreka fisikoa eta emozionala uztartzen dituen jarduera honek arnasketa eta gorputz jarrera kontrolatzen lagunduko digu, eta edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Astean ordu eta erdiko saioa:

  • Astearteetan, 9:00etatik 10:30etara.
  • Ostegunetan, 17:00etatik 18:30etara.

TARIFA: 40€ / hilabetea. TARIFA SOZIALA: 20€ / hilabetea.

"INTZAN KORRI" EMAKUMEEN KORRIKA TALDEA

Talde honen helburua emakumeen kirol popularra sustatzea eta emakumeak ahalduntzea da. Oinarri-oinarrizko mailatik abiatuta, astean ordubeteko entrenamendu saioak egiten dira. Korrika egitera ohituta ez dagoenarentzat eta bakarrik ausartzen ez denarentzat aukera ederra da, taldearen babesean eta giro onean hasteko. Iaz herriko krosean eta Lilatoiean parte hartu zuen taldeak, eta aurten ere asmo horrekin hasiko da, helburuak ahaztu gabe: kirol popularra sustatzea eta emakumeak ahalduntzea.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Astearteetan, 18:30etatik 19:30etara.

TARIFA: Dohainik (boluntarioen lanari esker).