Eduki publikatzailea
Atzealdea Kirol ekintzak.: 2022-2023 ikasturtea
2022·06·15
PILATES
Pilates metodoa gorputza eta burua batera garatzeko jarduera fisiko mota bat da. Giharrak indartzearekin batera, luzatu, gorputz-jarrera hobetu, malgutasuna irabazi eta oreka ematen ditu. Edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da eta jarduera fisikoaren arloan metodo osasuntsuena bezala ezagutzen da.
EGUNAK ETA ORDUTEGIA |
Astean ordubeteko bi saio, astelehen eta asteazkenetan:
|
GORPUTZ TONIFIKAZIOA
Indar ariketak intentsitate altuko jarduera aerobikoekin uztartuko dira, ordubeteko saio bizi batean. Kirola egitera ohitua dagoen jendeari zuzendutako saioa izango da; beraz, gomendagarria da sasoi fisiko egokia izatea.
Ekintza honek ez du ikastaro egitura izango. Helburua izango da herritar talde bat elkartzea, kirola egiteko aitzakian. Saioa herritar batek dinamizatuko du.
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara. |
YOGA
Indian sortu zen diziplina fisiko eta mental tradizionala da. Oreka fisikoa eta emozionala uztartzen dituen jarduera honek arnasketa eta gorputz jarrera kontrolatzen lagunduko digu, eta edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da.
EGUNAK ETA ORDUTEGIA |
Astean ordu eta erdiko saioa:
|
Izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da ekainaren 30a baino lehen.