Eduki publikatzailea
Atzealdea Jubilatuentzako irteera maiatzaren 29an
2026·04·09

Maiatzaren 29rako irteera antolatu da herriko jubilatuentzat. Aurten, Ezkerraldera joango dira egunpasa. Hona egitaraua:
9:15 Irteera Ikaztegietako kiroldegitik
12:00 Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora bisita (Gallarta)
14:30 Bazkaria Leon XIII jatetxean (Zugaztieta)
*Zugaztietara funikularrean igotzeko edo jaisteko aukera egongo da
MENUA (30€):
Lehenengo platera (aukeratzeko):
Leon entsalada xiii
Menestra
Patatak errioxar erara
Perretxiko-arroz gozoa
Bigarren platera (aukeratzeko):
Saiheski errea
Entrekota
Bakailaoa bizkarrean
Legatza saltsa berdean
Ogia, postrea, ura eta kriantza barne
Kafeak eta txupitoak edo kopak aparte
Bazkalostean, denbora librea Portugaleten
19:00 Ikaztegietara buelta
OHARRAK:
- Udaletxean eman behar da izena eta orduan egingo da ordainketa.
- *Jubilatuak: 60 urtetik gorakoak. Ezintasuna dutenak zaintzailearekin joan daitezke.
- Jubilatuak edo herrikoak ez direnak ere apuntatu daitezke, eta autobusean lekua badago joan ahalko dira, herriko jubilatuek lehentasuna izanda beti ere.
ORDAINTZEKO AUKERAK:
Jakin badakigu erretirodun guztien egoera ekonomikoa ez dela berdina eta, horregatik, hiru aukera proposatzen dizkizugu bidaiaren gastuei aurre egiteko.
|
ZER ORDAINDU DEZAKET? (borobildu zure aukera) |
ORDAINDUKO DUDANA, GUZTIRA: |
|
|
|
||
|
1. aukera |
Museoa (4€) eta bazkaria (30€), biak ordaindu ditzaket. |
34€ |
|
2. aukera |
Bazkaria bakarrik ordaindu dezaket. |
30€ |
|
3. aukera |
Hilabetean 1221€ko pentsioa baino gutxiago jasotzen dut. Gastu guztiak udalak ordaintzea eskatzen dut. |
0€ |
*Autobusa udalak ordainduko du.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 8