Eduki publikatzailea

Atzealdea Jubilatu bazkaria

Azken urteetan egin ez bada ere, herriko jubilatuek eskatuta jubilatu bazkaria errekuperatu dugu Ikaztegietan. Irailaren 12an izango da. Lehenengo, antzerkia izango da plazan, 12:30etan: Atearen bestaldean izeneko kale antzerkia izango dugu, Hika teatro konpainiarena. Ondoren, bazkaria izango da, Herrigintza elkartean. Bazkarirako tiketak udaletxean hartu behar dira. 30€ balio dute. Tiketak erosteko azken eguna: ekainak 12. Egun hori pasata elkartean lekua geratzen bada, jubilatuak ez direnei ere aukera eskainiko zaie bazkariko tiketak erosteko.

2026·05·21


Azken urteetan egin ez bada ere, herriko jubilatuek eskatuta jubilatu bazkaria errekuperatu dugu Ikaztegietan. Irailaren 12an izango da. Lehenengo, antzerkia izango da plazan, 12:30etan: Atearen bestaldean izeneko kale antzerkia izango dugu, Hika teatro konpainiarena.

NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago ATEAREN BESTALDEAN. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

HIKA Teatroak eta Agurtzane Intxaurragak bi esparruak ezagutzen dituzte. Urteak daramatzate aretoko zein kaleko antzerkia egiten. Hala, bi bertsioen bihotza eta motorra BAKARDADEA izan arren, espazio bakoitzak dituen ezaugarriak eta eskaintzen dituen baliabideak balorean jarrita, istorio bera kontatzeko bi modu, bi bertsio, osatuko dituzte.

Ondoren, bazkaria izango da, Herrigintza elkartean. Bazkarirako tiketak udaletxean hartu behar dira. 30€ balio dute, eta hau izango da menua:

Ganba entsalada

Legatza frejituta

Txekor karrilerak saltsan

Tarta helatuarekin

Udaletxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-15:15. Tiketak erosteko azken eguna: ekainak 12. Egun hori pasata elkartean lekua geratzen bada, jubilatuak ez direnei ere aukera eskainiko zaie bazkariko tiketak erosteko.