Eduki publikatzailea
Atzealdea Irailak 12, 12:30: "Atearen bestaldean" antzerkia
2026·08·31

Jubilatu bazkariaren aurretik, kale antzerkia izango da irailaren 12an, 12:30etan, plazan. Hika teatro konpainian ekoitzi du, eta hauxe da sinopsia:
NESKA aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago ATEAREN BESTALDEAN. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?
HIKA Teatroak eta Agurtzane Intxaurragak bi esparruak ezagutzen dituzte. Urteak daramatzate aretoko zein kaleko antzerkia egiten. Hala, bi bertsioen bihotza eta motorra BAKARDADEA izan arren, espazio bakoitzak dituen ezaugarriak eta eskaintzen dituen baliabideak balorean jarrita, istorio bera kontatzeko bi modu, bi bertsio, osatuko dituzte.