Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikaztegietako zerbitzu anitzeko langile izateko oposizio deialdia. Eskaintzak aurkezteko epea ireki da

Ikaztegietako herri langileen bi plazen oposizioan izena emateko epea ireki da. Martxoaren 31ko udalbatzan onartu zen deialdia, eta apirilaren 1ean bidali zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera. Estatuko aldizkari ofizialean maiatzaren 2an publikatu da. Maiatzaren 4tik aurrera 20 eguneko epea dago eskaintzak udalean aurkezteko. Gauzak horrela, maiatzaren 4tik maiatzaren 29ra aurkeztu ahal izango dira eskaintzak udalean.

2026·05·04

Eskaintzak udaleko webgunetik aurkeztu beharko dira, hemen. Aurreko estekak funtzionatzen ez badu, hau da bidea:

1. Sartu udaleko webgunean: www.ikaztegieta.eus 

2. Klikatu “Enplegu Publiko Eskaintza” laukian

3. Sartu hirugarren estekan: “Parte hartzeko eskaera. Izena emateko epea: 2026-05-04tik 2026-05-29ra” izena du

4. Klikatu “eskaera aurkeztea” laukian

5. Zure ziurtagiri digitalarekin identifikatu (BAKQ edo beste) 

6. Zure datuak eta merezimenduak eskatuko dizkizu. Bete datuak eta joan pausoz pauso, izen-ematea bukatu arte. Zortzi pauso ditu prozesuak, eta ziurtagiria inprimatzeko pausoarekin bukatzen da. 

Eskaintza guztiak aurkeztu ondoren, onartuen eta ez-onartuen zerrenda argitaratuko da, eta orduan jakinaraziko da azterketen eguna. Azterketa teorikoa eta praktikoa egongo dira, bakoitza egun batean. Euskara egiaztagirik ez duenak, euskararen gaitasun maila ziurtatzeko azterketa ere egin beharko du.