Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikaztegietako IX. Euskal Azoka

Azken urteetako ohitura jarraituz, Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatu du. Apirilaren 5ean, larunbata, izango da 10:00etatik 14:00etara eta postu ezberdinek osatuko dute azokako eskaintza zabala: baserriko produktuak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste. Honez gain, musika, dantza eta tailer ezberdinak ere izango dira. Dena den, festa ez da goizean amaituko. Azokari bazkari batekin emango diogu jarraipena eta egunari kantu-bazkari batekin emango diogu segida.

2025·03·24

Kaixo herritarrok:

Egun guztiko egitarau hau aurrera eramateko denen laguntza behar dugu eta hemen doaz kontuan izan beharreko hainbat ohar:

  • Bolondres lana egiteko izen ematea

Azoka antolatzeak, aurretik eta ostean muntatze lanak egitea eskatzen du. Horretarako, bolondres lana egiteko prest daudenei izena emateko aukera eman nahi diegu. Ostiralean, hilak 4, 18:00etan, postuentzako karpak muntatu beharko dira plazan eta, larunbatean, azoka egunean, 14:00etan dena jaso beharko da.

Laguntzeko prest daudenek udaletxeko 943 65 33 29 telefono zenbakira deitu beharko dute eta zein egunetan laguntzeko prest dauden adierazi beharko dute. Izena emateko azken eguna martxoak 28 izango da.

  • Bazkarirako tiketak

Bazkariko tiketak Ostatun eskuratzeko aukera izango da. 25€an egonen dira salgai eta eskuratzeko azken eguna martxoak 28 izango da. Txerrikirik gabeko menua eta glutenik gabekoa ere egongo dira.

  • Bigarren eskuko postua

Aurtengo azokan bigarren eskuko postu bat egongo da. Truke moduan funtzionatuko du, hau da, zerbait hartu nahi izanez gero zerbait utzi beharko da. Ezingo dira gauzak utzi soilik, horretarako liburutegi ondoko txokora joatearekin nahikoa da.

Besterik gabe, eskerrik asko,