Eduki publikatzailea

Ikaztegietako baratze parkea

Etenaldi baten ondoren, berriz ere herri baratzen kudeaketa martxan jartzeko moduan gara. Baratze parkea 60 m2 inguruko 15 lursailez dago osatua, hauetatik 13 zozketatuko dira. Izen emateak: Martxoak 31tik apirilak 7, eguerdiko 12:00ak bitarte udaletxean. Udala eta baratzakidearen kontratua 5 urtekoa izango da, eta urteko 50 €ko kostua izango du. Baratzekide guztien artean elkartea sortu beharko da eta beraien ardura izango dira baratze parkeko erabileraren mantenua eta gastuak. Ikaztegietako Udala baratze parke sareko kidea da beraz, nekazaritza ekologikoaren oinarriak jarraitu behar dira eta baratze parke sareak eskeintzen dituen formakuntzak, furgo baratza zerbitzua etab… izango dira. Lur sailen zozketa apirilak 7, osteguna, 19:00etan pleno aretoan.

2022·03·31


Etenaldi baten ondoren, berriz ere herri baratzen kudeaketa martxan jartzeko moduan gara.

Baratze parkea 60 m2 inguruko 15 lursailez dago osatua, hauetatik 13 zozketatuko dira.

Izen emateak: Martxoak 31tik apirilak 7, eguerdiko 12:00ak bitarte udaletxean.

Udala eta baratzakidearen kontratua 5 urtekoa izango da, eta urteko 50 €ko kostua izango du.

Baratzekide guztien artean elkartea sortu beharko da eta beraien ardura izango dira baratze parkeko erabileraren mantenua eta gastuak.

Ikaztegietako Udala baratze parke sareko kidea da beraz, nekazaritza ekologikoaren oinarriak jarraitu behar dira eta baratze parke sareak eskeintzen dituen formakuntzak, furgo baratza zerbitzua etab… izango dira.

Lur sailen zozketa apirilak 7, osteguna, 19:00etan pleno aretoan.