Eduki publikatzailea

Ikaztegietako 1. lauko torneoa

Kutturru kirol elkarteak, beraien taldea ezagutzera emateko asmoz, Ikaztegietako 1. lauko torneoa antolatu du. Uztailaren 16an ospatuko da Ikaztegietako futbol zelaian eta bertan 16 urtetik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute. Talde bakoitzean gutxienez lau lagunek parte hartu dezakete eta gehienez seik, jokuan atezaina eta hiru jokalari izango direlarik. Taldeko guztiek, atezainak ezik kamiseta kolore berekoa eraman beharko dute. Taldeak mutilak, neskak edo mistoak izan daitezke eta izen emateko azken eguna uztailaren 8a izango da, 50€ko kostua izango du taldeko eta 652.130.335 zenbakira deitu beharko da izena emateko.

2022·07·04


Kutturru kirol elkarteak, beraien taldea ezagutzera emateko asmoz, Ikaztegietako 1. lauko torneoa antolatu du.

 

Uztailaren 16an ospatuko da Ikaztegietako futbol zelaian eta bertan 16 urtetik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute.

 

Talde bakoitzean gutxienez lau lagunek parte hartu dezakete eta gehienez seik, jokuan atezaina eta hiru jokalari izango direlarik. Taldeko guztiek, atezainak ezik kamiseta kolore berekoa eraman beharko dute.

 

Taldeak mutilak, neskak edo mistoak izan daitezke eta izen emateko azken eguna uztailaren 8a izango da, 50€ko kostua izango du taldeko eta 652.130.335 zenbakira deitu beharko da izena emateko.