Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikaztegieta-Tifariti senidetzea: material eskaera

2023ko urrian Ikaztegieta eta Tifariti senidetzeko prozesua hasi genuen. 2024ko urrian errefuxiatu sahararren kanpamentuetara egin genuen bidaia instituzionala, eta itzuleran hango berri eman genuen hitzaldi batean. Euskal Herriaren eta Sahararen arteko harremana luzea da, eta elkartasun keinuak, handiak. Ikaztegietako Udalak, beste askok bezala, hitzarmena du Euskal Fondoa erakundearekin, eta urtero egiten du 500€ko ekarpena errefuxiatu sahararren kanpamentuetarako. Azken bi urteetan, adibidez, komunikazio proiektua laguntzeko eman da dirulaguntza. Udalak proiektu estrategiko horietarako ematen duen laguntzaz gain, herritarrena eskatzera gatoz oraingoan. Kasu honetan, zuzenean Tifaritira bidaltzeko material eskaera egitera gatoz, bi herrien arteko senidetzea paper hutsean geratu ez dadin eta laguntza ere bidal dezagun.

2025·10·28


2023ko urrian Ikaztegieta eta Tifariti senidetzeko prozesua hasi genuen. 2024ko urrian errefuxiatu sahararren kanpamentuetara egin genuen bidaia instituzionala, eta itzuleran hango berri eman genuen hitzaldi batean.

Euskal Herriaren eta Sahararen arteko harremana luzea da, eta elkartasun keinuak, handiak. Ikaztegietako Udalak, beste askok bezala, hitzarmena du Euskal Fondoa erakundearekin, eta urtero egiten du 500€ko ekarpena errefuxiatu sahararren kanpamentuetarako. Azken bi urteetan, adibidez, komunikazio proiektua laguntzeko eman da dirulaguntza.

Udalak proiektu estrategiko horietarako ematen duen laguntzaz gain, herritarrena eskatzera gatoz oraingoan. Kasu honetan, zuzenean Tifaritira bidaltzeko material eskaera egitera gatoz, bi herrien arteko senidetzea paper hutsean geratu ez dadin eta laguntza ere bidal dezagun.

Hau da tifarititarrek eskatu diguten materiala:

  1. Eskolako materiala
  2. Oinetakoak
  3. Haurrentzako arropa
  4. Haurrentzako jostailuak
  5. Mantak
  6. Taka-takak
  7. Gurpildun aulkiak
  8. Haurrentzako fardelak
  9. Hilekoarentzako produktuak (konpresak eta antzekoak)

 

Materiala udaletxera ekarri dezakezue, azaroak 30 bitartean.