Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikastaro eskaintza 2026-2027: eskaintza soziokulturala

Azken urteetako bidea jarraituz, udalak datorren ikasturterako ikastaroak antolatu ditu. Ikastaro guztietarako izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da irailaren 1etik 18ra bitartean. Hona hemen eskaintza:

2026·08·24


ESKAINTZA SOZIOKULTURALA

EUSKARA IKASTAROAK

Udalak, AEK-rekin elkarlanean, euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu. Taldea osatzen bada, iaz bezala, Ikaztegietan bertan izango dira eskolak.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Astearte eta ostegun, 9:00-11:30

TARIFA: 120€ euskara bonuarekin, baina %100era bitarteko diru-laguntzak egongo dira, ikasi nahi den mailaren arabera. Ikasleak matrikula egiterakoan egin beharko du ordainketa, eta ikasturte amaieran itzuliko zaio dagokion kopurua, beti ere, asistentzia betetzen bada eta ikastaroa ondo baliatzen bada. Babesgabetasun edo zaurgarritasun egoeran dauden herritarren kasuan udalak aurreratu dezake matrikularen ordainketa osoa.

 

EUSKARA IKASTARO BEREZIAK GURASOENTZAT

2026-2027 ikasturteari begira, gurasoentzako euskara ikastaro praktiko bat antolatu nahi dugu eskolan. Euskara ulertzen ez duten gurasoentzat dira, eta haurren eskolako eguneroko euskaldunera gerturatzeko bide ezinhobea dira. Eskolak ikastetxean bertan edo udaletxean izango dira, umeak eskolan dauden bitartean, astean bi egunetan.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Zehazteke

TARIFA: 120€ euskara bonuarekin, baina %100era bitarteko diru-laguntzak egongo dira, ikasi nahi den mailaren arabera.

IRAKURLE TALDE FEMINISTA

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasturte honetan ere irakurle talde feminista izango dugu Ikaztegietan. Bi hilabetez behin biltzen da taldea, liburutegian. Ohiana Iguaran dinamizatzailea itzuliko da ikasturte honetan.

Lehenengo egunean landuko den liburua: Katixa Agirreren Barne zerbitzuak. Hurrengo saioetako irakurketak lehenengo egunean zehaztuko dira.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Urriak 8, abenduak 10, otsailak 11, apirilak 8 eta ekainak 3;

18:30-20:00

TARIFA: Dohainik (Ikaztegietako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)

 

JOSTEKO TAILERRA

Aurten ere, irakaslerik gabe eta elkarrengandik ikasiz, musika entzun edo solasaldian gauden bitartean, josten edo puntua eta gantxiloa egiten arituko gara. Norberak nahi duen neurrian gainera, proiektu konkretu bat egiteko, Gabonak edo Inauteriko arropak prestatzeko edo ikasturtean zehar astean behin etor zaitezke. Taldearen aniztasuna baloratzen dugu, adinean, generoan, jakintza mailan... Kiroldegiko 1. pisuko gela txikian elkartuko gara.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Urriaren 8tik aurrera, ostegunetan, 17:00-18:30

TARIFA: Dohainik (talde autogestionatua da)

 

PREBENTZIOA

Istripua izan duen pertsona bati edo bat-bateko gaixotasun bat duen pertsona bati berehalako arreta emateko jarduketa eta tekniken multzoa dira lehen sorospenak. Asistentzia mediko profesionala iritsi arte egiten da, lesioek okerrera egin ez dezaten. Laguntza ematen duten pertsonek gutxieneko ezagutza batzuk izan behar dituzte, eta ezagutza horiek barneratzeko formakuntza teorikoa eta praktikoa antolatu da. DYAko profesionalek emango dute formakuntza.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Urriak 3, 9:00-13:00

TARIFA: 10€