Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikastaro eskaintza 2025-2026: osasuna 60+

Hauek izango dira 60 urtetik gorakoentzako ikastaro eta egitasmoak: mantenimendu gimnasia helduentzat, memoria tailerra eta tipi tapa. Ikastaro guztietarako izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da irailaren 1etik 19ra bitartean.

2025·08·25


MANTENIMENDU GIMNASIA HELDUENTZAT

Tipi Tapara edo Memoria Tailerrera joaten direnentzat, bere burua udaleko beste ikastaroetan (pilates, yoga, gorputz tonifikazioa…) ikusten ez dutenentzat... Azken batean, ariketak taldearen mailara egokituko dira, eta helburua izango da mugitzeko eta mantenimendurako ariketak egitea, jende helduari bideratuta. Saioak udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango dira.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Astearteetan, 11:00-12:00

TARIFA: 20€ / hilabetea. TARIFA SOZIALA: 10€ / hilabetea.

MEMORIA TAILERRA

60 urtetik gorakoentzako tailerra da hau, memoria lantzera bideratua. Tailerraren helburuak bizi-kalitatea hobetzea, etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaintzea edo atzeratzea eta gaitasun kognitiboen galera aurrezaintzea edo atzeratzea dira, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz. Saioak taldearen beharretara egokitzen dira.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.

TARIFA: Dohainik (udalak ordaintzen du)

TIPI TAPA

Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen eta sozializatzearen onurak zabaldu nahi ditu. Herri Eskolarekin eta Loperdiko zentroarekin koordinatuta egiten da egitasmoa, eta ibilaldiaren ondoren hamaiketako txiki bat egiten da Ostatu tabernan, eskolan edo Loperdin bertan.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Ostegunetan, 10:00etatik 11:00etara.

TARIFA: Dohainik (boluntarioen lanari esker)