Eduki publikatzailea
Atzealdea Herriko tabernari eta dendari buruzko batzar irekia
2025·03·07
Herriko Ostatuari buelta bat emateko helburuarekin hasi genuen urtea, Bakaikuko eta Olatukoopeko kideak etorri ziren Ostatura bertara hitzaldi bat ematera, eta orain guri dagokigu herrian zer eta nola egin nahi dugun erabakitzea.
Orduko hartan adostu bezala, herriko dendaren eta tabernaren etorkizuna eztabaidatzeko batzar irekia deitzera gatoz, beraz. Martxoaren 14an elkartuko gara, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan (1. pisua).
Batzarraren helburua da herriko tabernarekin eta dendarekin egin nahi duguna eta egin dezakeguna ezagutzea, eta, batez ere, herritar zein udal gisara zertarako prest gauden zehaztea.